Udalekuak Santibañezen 2017
Abentura itzel bat bizitzeko prest?
image

Zer egingo dugu?

Hainbat udalekuetan ondo pasatzea da helburua, beste lagun eta begiraleekin batera. Baina udaleku hauek ezberdinak dira, izan ere Norbaitekin egongo bait gera; Jesus ezagutzeko aukera izango dugu, eta berarekin jokoak, gimkanak, gaubelak, txangoak, tailerrak, elkar bizitza, eta nola ez, Eukaristia ospakizunak izango ditugu.

Noiz?

Astebete izango da, uztailak 10tik (astelehena) 17ra (astelehena).

Non?

Santibañezeko aterpetxean.Etxea guztiz egokitua dago logela handiekin, dutxak, jangelak, sukaldea, etab.

Izena emateko epea?

2017ko ekainak 10rarte.

Zer eraman behar da?

Irakur ezazu Zer eraman behar da Santibañezera? orriko lista.

Zenbat balio du?

Kostua 210€-koa izango da haur bakoitzeko. Bigarren anaiak 180€ ordainduko ditu.Hirugarren anaiak 130€. Prezioan, egonaldia, janaria, autobusa, asegurua, bidaiak eta materiala dago barne.

Nola izena eman?

  1. Sartu Izena eman botoian eta formularioa bete.
  2. Dirua sartu honako kontu korrontean: 2095-5001-07-1064343915 kontzeptua: Santibañez + haurraren izena.
  3. Udalekuen zuzendariari honako agiriak eraman:
    • Segurtasun sozialaren edo segurtasun pribatuaren txartelaren fotokopia
    • Gurasoen baimena, sinatua.

Etxea eta autobusagatik zenbaki mugatuak bait ditugu. Izen-emateen arabera joango gera tokia gordetzen.

Galderarik bai?

Edozein galdera duzuela eta bidaiaren nondik norakoa ezagutzeko, guraso guztiekin bilera bat antolatuko dugu informazioa elkar banatzeko.